Argitalpenak gogorarazten duenez, urtarrilaren 15ean amaituko da bozkatzeko eskubidea ematen duen erregistroan izena emateko epea. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, frantsesez, errumanieraz, ingelesez eta bulgarieraz plazaratu du gida Eusko Jaurlaritzak.
Etorkinek botoa emateko eman behar dituzten pausoen argibideak jatorriaren arabera sailkatzen ditu gidak, etorkin guztiek ez baitituzte erraztasun berdinak hauteskundeetan parte hartzerako orduan. Hiru multzo osatzen dituzte etorkinek: espainiar herritartasuna dutenak, Europako Batasunekoak eta «Espainiarekin udal hauteskundeetarako hitzarmenak egin dituzten herrialdeetako nazionalitatea duten herritarrak»