Hala dio esaera zaharrak eta, agian, milioitik bat esango balu ez legoke okerrago. Lau antzean amaitu zuten atzoko ibilbidea geure indizeek. AEBetako langabezia eta etxebizitza berrien salmenta datuak ez ziren onak izan. Euroak dolarrekin 1,6ko mailan elektrikara sumatu du eta analistak, gomendio emaileak, klase guztietakoak topatzen dira. Bankuak larri dabiltzala baina, atzo, Edurnezurik (-%1,07) eragotzi zuen igoera. ACSren (+%0,21) %62ko mozkin igoerak ezohikoen pisu handia darama. Morgan Stanley inbertsio etxeak Ferrovialen (+%3,02) gaineko gomendio ona luzatu du baina aholkuak ez du irabazia bermatzen. Ez alferrik, maizago jasotzen dira erosteko gomendioak, saltzekoak baino. 3.327 milioiren salerosketa izan zen eta Bolsas y Mercados, Bankinter eta Sabadellek soilik gainditu zituzten %1nako igoerak. Antena 3ren (-%0,9) mozkina %30 jaitsi da, Itinere burtsatzeko larri dabil. Aholkuak, gutxi.
BBK. Itxuraz, bankuak ondo dabiltza. Aurtengo lehen hiruhilekoan BBK-k iaz epe berean baino %15 gehiago irabazi du, Sabadellek (+%1,1) %4,7 gehiago edota Popularrek (=) %12 gehiago. CB Richard Ellis konsultore etxeak, ordea, urte eta erdiko doikuntza epea dakusa higiezinen merkatuan. Suitzan aldiz, UBSren larrialdiaz gain, 1.330 milioiren galerak plazaratu ditu orain Credit Suisse bankuak, iaz epe berean irabazi zuen beste ia. Esanak esan, maileguen merkatuko arazoek AEBetatik Europako toki jakinetara egin dute, batez ere, jauzi. Gurea endemikoa da.
BURTSA. Aholkulariak, milatik bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu