CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, «behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako»

30 urteko ibilbidea egin du euskarazko zientzia dibulgazioaren sariketak.

CAF-Elhuyar sarien 30. edizioaren irabazleak Tabakaleran, iazko urrian. JON URBE / FOKU
CAF-Elhuyar sarien 30. edizioaren irabazleak Tabakaleran, iazko urrian. JON URBE / FOKU
kristina martin
2025eko uztailaren 28a
14:19
Entzun 00:00:0000:00:00

CAF-Elhuyar sarietan etena egitea erabaki dute antolatzaileek, azaldu dutenez, «sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako». 30 urtez antolatu dituzte euskarazko zientzia dibulgazioa saritzeko sariak, eta aurtengo deialdia ere martxan zen. Hala ere, «azken urteotan jasotako lan kopuruak nabarmen behera egin du aurten, eta testuinguruak ere ez du ahalbidetzen sariketa baldintza txukunetan egitea», adierazi du Jon Abril Elhuyar Fundazioko zuzendariak.

Hori dela eta, etena egitea ebatzi dute eta, aurrera begira, «euskarazko zientzia dibulgazioko lanei ikusgarritasuna emateko moduez» hausnartuko dutela jakinarazi dute. Aurtengo parte hartzaileei barkamena eta esker ona adierazi diete.

CAF-Elhuyar sariak emateko azken ekitaldia iazko urrian egin zen, Tabakaleran (Donostia). BERRIAko kazetari Enekoitz Telleria saritu zuten, zientzia kazetaritzaren kategorian, silfio landarearen desagerpenari buruzko erreportajeagatik. Silfioaren enigma erreportajea 2023ko ekainean argitaratu zen berripaper honetan. Horrekin batera, Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoak jaso zuen CAF-Elhuyar merezimendu saria, eta Ander Tobalina Novo, Antton Babaze Aizpurua, Mikel Ojinaga Juarez eta Fempront proiektua ere saritu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.