WILPF Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligak eta Gernikako Calzada adinekoen egoitzako zaintzaileek jaso zuten atzo Bakearen eta Adiskidetzearen Aldeko XVII. Gernika Saria. Lizeo antzokian egindako ekitaldian omendu zituzten. «Guda eta indarkeria mota guztien aurka eta emakumeen zapalkuntza, diskriminazio eta esplotazio ororen aurka» egiteagatik eman zioten saria WILPF erakundeari. Zahar etxeko beharginei, berriz, pandemiaren «unerik gogorrenean erakutsitako konpromisoagatik». Iazko irabazleak ere omendu zituzten: Bakearen Nazioarteko Brigadak eta Kids Gernika ekinbidea.
Calzadako zaintzaileak eta WILPF saridun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu