EUSKAL HERRIA

Carlos Astigarrabia hil da, Kuban

Atzo ehortzi zuten. Gerrako umea izan zen, Juan Astigarrabia Euskadiko PCEko idazkari nagusiaren semea.

2011ko urtarrilaren 13a
19:10
Entzun
Carlos Astigarrabia (Bilbo, 1934-2011) hil berri da, Kuban. Atzo ehortzi zuten. Gerrako umea zen, eta Juan Astigarrabia Euskadiko PCEko idazkari nagusiaren semea. Santurtzitik Moskura bidali zuten lehenik, gero Parisera, ondoren Panamara, eta, azkenik, Kubara joan zen familiarekin. "Kubako iraultza erromantikoa zen; orain galdu egin da", esan zuen orain dela hiru urte BERRIAri eskainitako elkarrizketan.

Astigarrabia Bilboko Zorrotza auzoan jaio zen, 1934ko azaroaren 16an. 1937an utzi zuen Euskal Herria Moskura joateko, bi urte eta erdi zituela; Habana ontzian gerrako beste 200 haurrekin batera joan zen; 3 eta 15 urte bitartekoak ziren, gehienak bilbotarrak. Ontzi horretan joan eta Habanan bukatu zutenen artean gazteena izan zen. "Aitaren historia kontatzen du, beti", idatzi zuen Alberto Barandiaran kazetariak BERRIAk argitartu zuen elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.