Hilberria

Carmelo Arriazu Ablitasko alkatea hil da

72 zituela zendu da, gaixotasun baten ondorioz. 2019an eskuratu zuen aginte makila, lehen aldiz. Navarra Sumako hautetsia zen.

Carmelo Arriazu. BERRIA
edurne begiristain
2022ko maiatzaren 3a
19:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Carmelo Arriazu Ablitasko (Nafarroa) alkatea hil da, 72 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Navarra Suma alderdiko hautetsia zen, eta lehen agintaldia betetzen ari zen alkatetzan. 2019. urtean irabazi zituen hauteskundeak lehenbiziko aldiz. Iaz kargua utzi behar izan zuen gaixo zegoelako, eta, ordutik, Carlos Bonel alkateordeak betetzen zuen haren postua.

Heriotzaren berri jakin bezain laster izan dira erreakzioak. UPNko presidente Javier Esparzak doluminak agertu ditu Twitterren idatzitako mezuan: «Gaur Carmelo Arriazuk utzi gaitu, Ablitasko alkatea zen, baina, ororen gainetik, herriarekin, Nafarroarekin eta UPNrekin engaiatutako pertsona on bat». Tuterako alkate Alejandro Toquerok ere sare sozialetan oroitu du Arriazu: «UPNko familia eta Erribera lutoz daude. Alkate bikaina eta pertsona ezin hobea zen». Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak, berriz, doluminak agertu dizkie sendiari, udal taldeko kideei, Ablitasko herritarrei eta UPNko kideei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.