CEIN zentroko erregulazioa geldiarazteko eskatu du Nafarroako Bozeramaileen Batzordeak

2013ko otsailaren 11
16:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean alderdi guztiek babestu dute adierazpena, UPNk izan ezik. CEIN Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarrean 45 langile kaleratu nahi dituzte, lantaldearen %60.

Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Sailaren menpeko sozietate publikoa da zentroa, irabazi asmorik gabekoa, eta Noainen du egoitza.

Enpresak azaldu zuen antolakuntza eta produkzio arrazoiengatik aurkeztu duela dosierra, hainbat jarduera desagertu direlako; baina ez du galerarik aurreikusten 2013rako.

Gaiak

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA