Ciudadanosek fiskaltzan salaketa bat jarri du Errenteriako gertakariez
ERRENTERIA. Ciudadanosek Espainiako Estatuko Fiskaltzan salaketa bat aurkeztu du igandean Errenterian (Gipuzkoa) haren ekitaldian izandako gertakariez. «Irain, mehatxu eta gorroto» delituak egin ote ziren aipatu du, eta uste du ezker abertzalea eta, zehazki, Ernai egon zirela protesten atzean. Bestetik, atzo Bilbon Ertzaintzak moztu egin zuen Euskalduna jauregi aurreko kalea, eta neurketak egin eta frogak jaso zituen. Antza, ikerketak zerikusia du larunbatean Voxen ekitaldia zela-eta gertatutakoarekin. Ertzain batek gazte bat larri zauritu zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu