Herrietako bozak

Claude Olive garaile Angelun

Claude Olive eskuineko auzapezak segituko du Angelun (Lapurdi) beste sei urterentzat. Ordu arte oposizioan zituen beste bi hautagai izan ditu parean; Alderdi Sozialistak, Berdeek eta Frantziako Alderdi Komunistak sostengaturiko Sandrine Dervilleren zerrenda, eta Frantzia Intsumisoak babesturiko Sandra Pereirarena.

Joana Ibargarai Leritza.
2020ko martxoaren 15a
23:07
Entzun

Bi kopuru azpimarratu behar balira Angelun (Lapurdi); lehenik, %60, eta bigarrenik, %67.

%60koa izan da abstentzioa. Erdiek baino gehiagok ez dute bozkatu Ipar Euskal Herriko hiri handienetan bigarrenean. Eta bozkatu dutenetan, %67k Claude Oliveren alde egin du. Olive, eskuineko auzapeza; azken sei urteetan jada auzapez zena. Oposizioko beste bi hautagaiei nagusitu zaie, eta erraz; Dervillek %26 egin baitu, eta Pereirak %6.

Emaitzak jakin orduko mintzatu da Olive, eta egindako lanaz "pozik" agertu da. “Elkarrizketa ireki eta eraikigarriak ukan nahi ditugu oposizioko kide guztiekin, konfiantzazko etorkizun baten eraikitzeko, hiri berritzaile batean".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.