Cortesen bi parke eoliko egiteko asmoari oniritzia eman diote

Nafarroako Gobernuak 14 haize errota eraikitzeko baimena eman dio Gamesa Energiari

Erredakzioa
Iruñea
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
I+G Harana eta Valdenavarro parke eolikoak eraikiko ditu Gamesa Energiak Cortesen. Nafarroako Gobernuak onirizia eman dio enpresak Nafarroan G10XEnergia Eolikoaren Lurralde Sektore Planean sustatutako proiektuari. Guztira, 14 haize errota jarriko dituzte.

Cortesen eraikiko dituzten bi parke eolikoek 63 megawatteko potentzia sortuko dute. I+G Haranan 11 errota jarriko dituzte eta 49,5 MW potentzia sortuko dute. Valdenavarroko parkeko hiru errotek 13, 5 MW sortuko dituzte.

Bi parke eolikoak bata bestetik oso gertu egongo dira. Hala ere, ingurumenaren eraginaren azterketa positiboa dela azaldu du Alberto Catalanek, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Lau errotaren kokapena aldatu beharko dute, eremua babesturik dagoelako.

Nafarroan kontsumitutako energiaren %21,38 berriztagarria da. 2009an parke eolikoetan sortutako energia %81 igo zen, 911.000 etxebizitzatako elektrizitatearen baliokidea. Hortaz, Nafarroako 240.000 etxebizitzak hornitzeko baino lau bider energia garbi gehiago sortzen da.

Nafarroa energia berriztagarrien «buruan» jarri da, Europako Batasunak 2020. urterako dituen xedeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.