Covitek bi preso ohiren harrerak salatuko ditu
MADRIL. Egunotan euskal preso ohi Ekaitz Ezkerrari Astigarragan (Gipuzkoa) eta Mikel Orbegozori Donostian herritarrek egindako harrerak salatuko ditu Covitek Espainiako Auzitegi Nazionalean, «terrorismoa» goratzeagatik. Halaber, esan du German Urizar preso ohiari duela hilabete Bilbon egindako harreraz gain beste ekitaldi bat egin dela berriki, eta parte sartu du berriro.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu