Covitekoak konferentzian izan dira, liburu bat ematen
ETAren biktima batzuk ere Aieten izan ziren atzo. Bakearen Etxean egiten ari ziren nazioarteko konferentziarekin konforme ez zeudela adieraztera joan ziren. 16:00 aldera agertu ziren Coviteko kideak, Vidas Rotas izeneko liburuaren ale batzuk eskuan zituztela. Konferentziara ez ziren sartu, baina Lokarriko kide bati eman zizkioten hamabi liburu mardul, hark nazioarteko ordezkariei helarazi ziezazkien. Harekin batera, Espainiako hainbat biktimen elkartek sinatutako Inpunitaterik ez dekalogoa ere eman zien. Liburuak ETAren 857 biktimen historia kontatzen du. Consuelo Ordoñezek, Ruben Mugikak, Caty Romerok eta Pilar Eliasek osatzen zuten biktimen ordezkaritza, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu