Covitekoei sartzen utzi zietela dio Paul Riosek
Paul Rios Lokarriko Koordinatzaileak bere Twitterreko kontuan argitu du Covitekoei ez zietela konferentziara sartzea debekatu. Vidas Rotas liburua ematera joan ziren haiek herenegun Donostiako Bakearen Etxera. Han bilduta zeuden nazioarteko ordezkariei liburua ematera joan zirela esan zuten. Ez zietela sartzen utzi esan zieten atean pilatutako kazetariei, eta horregatik Lokarriko kide bati eman zizkietela liburuak hark nazioarteko ordezkariei emateko. Riosen arabera, ordea, hori ez da egia. Konferentziara sartzen utzi zieten, baina haiek ez zuten nahi izan. Hala, Lokarriko koordinatzaileak gaineratu zuen nazioarteko sei ordezkariek bazituztela liburuak, eman egin zizkielako, biktimek eskatu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu