EUSKAL HERRIA

Cuadra jo zuen poliziaren diligentziekin aurrera egitea erabaki du Nafarroako Auzitegiak

2012ko irailaren 26ko greba orokorrean, polizia batek Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua jo zuen borraz, nahiz eta hark diputatu txartela erakutsi.

Financial Times-en azala, Cuadra jo eta biharamunera.
2013ko abenduaren 6a
17:37
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den azaroaren 15ean Nafarroako Lurralde Epaitegiak kaleratu zuen ebazpenaren bidez Sabino Cuadra diputatuak jarri zuen helegitea onartu zuen. Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak Amaiurreko diputatua jo zuen poliziaren aurkako salaketa artxibatzeko erabakiaren aurkako helegitea da Lurralde Epaitegiak ontzat eman duena.

2012ko irailaren 26ko greba orokorrean jo zuen poliziak Cuadra, nahiz eta hark diputatu txartela erakutsi. Poliziaren jarrera hura autoritatearen aurkako balizko delitu gisa salatu zuen Cuadrak, Espainiako Zigor Kodearen 550 eta 551 artikuluetan oinarrituz.

Lurralde Epaitegiak kaleratu duen ebazpenaren arabera, "ez da probatutzat jo salatzaileak erresistentzia nahikorik egin zuenik poliziaren indarkeria justifika zezakeenik". Arrazoi horregatik, Lurralde Epaitegiak atzera bota du auzia bertan behera uzten zuen ebazpen judiziala eta instrukzio epaitegiari ikerketekin jarraitzeko agindua eman dio.

Amaiurrek poztasuna agertu du erabakiarekin. Koalizio subiranistak Espainiako Poliziaren "gehiegikeriak inpunitaterik gabe geratzeko bere itxaropena" azaldu du.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA