Gaurtik aurrera D3M eta Askatasunako hamahiru kideen aurka Auzitegi Nazionalean hasiko den epaiketaren kontra mobilizatzeko deia egin du Eskubideak Plazara mugimenduak, Gasteizen. Epaiketa «politikoen» aurka daudenei eta «bidegabekeria gehiago»onartzen ez dutenei «presio soziala» egiteko eta mobilizatzeko deia egin diete. Esaterako, gaurko Gasteizen bertan 19:30ean Andre Mari Zuriaren plazan deitutako elkarretaratzera eta larunbaterako Bilbon deitutako manifestaziora joateko eskatu dute.
Gasteizko Udaleko Bilduko zinegotzien, EILAS, ESK, ELA eta LABeko ordezkarien eta herri mugimenduetako hainbat kideren babesa jaso dute auzipetuek agerraldian. Salatu dutenez, Espainiako Gobernuak «entzungor» egiten die Euskal Herriko aldarrikapenei, eta «salbuespen legedi eta ilegalizazioei» heltzen die. Gaur hastekoa den epaiketa horren isla dela uste dute.
D3M eta Askatasunako kideen alde mobilizatzeko deia egin dute
Hainbat alderdi, sindikatu eta herri mugimenduren babesa jaso dute auzipetuek, Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu