Datorren astean jarraituko du agerraldiak

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Antonio Asiainek ez du amaitu oraindik. Atzoko saioan UPNko Luis Zarralukik eta Geroa Baiko Koldo Martinezek galdekatu zuten, baina azken horrek ez zuen amaitu galdetegia. Datorren ostiralean jarraituko du agerraldiak, 15:30ean, eta Martinezek amaituta EH Bilduko Adolfo Araizen txanda izango da. Berez, hurrengo asterako espero ziren Amaia Randez eta Alberto Pascual, eta ikusi beharko da goizez egiten duten edo astebete atzeratzen den. Ikerketa batzordearen amaiera aldera espero dira pisuzko beste kontseilariak: Alvaro Miranda lehendakariorde ohia azaroaren 9an, Yolanda Barcina azaroaren 16an, eta Miguel Sanz hilaren 23an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.