Desagerrarazitako zazpi lagunak aurkitzeko "tresnak martxan jartzeko" eskatu du Foro Sozialak

2019ko abuztuaren 31
10:05
Entzun 00:00:0000:00:00

"Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, euskal gatazka delakoaren testuinguruan behartuta desagerrarazi diren, eta orain arte dokumentatuak dauden zazpi pertsonak non dauden jakiteko beharrezko diren tresnak eta mekanismoak martxan jarri behar dira". Hala eskatu dute gaur Nekane Altzelai eta Tasio Arrizabalaga Foro Sozialeko kideek, Donostian egindako agerraldi batean. Behartutako desagertzeena "beldurra barreiatzeko estrategia bat" dela azaldu dute, eta Euskal Herrian ere erabili izan dela. Horren adibide dira gaur aipatu dituzten kasuak: Jose Humberto Fouz Escobero, Jorge Juan Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga galiziarrena —Miarritze (Lapurdi) eta Donibane Lohitzune artean desagertu ziren, 1973an—, Eduardo Moreno Bergaretxerenak Pertur-ena —1976an, Behobian (Lapurdi)—, Tomas Hernandezena —1979an, Hendaian (Lapurdi)—, Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-rena —1980an, Ziburun (Lapurdi)—, eta Jean-Louis Larre Popo-rena —1983an, Leonen (Landak, Okzitania)—.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.