Etxetik falta den 51 urteko Lizarrako (Nafarroa) emakume baten bila dabil Foruzaingoa, senideek desagerketa salatu ondoren. Gainera, emakumezkoaren bikotekide ohia atxilotu egin dute, urruntze agindua urratzea leporatuta.
Igande eguerdian jarri zuten salaketa Maria Puy Perez Ezpeletaren senideek, baina larunbat goizean sumatu zuten haren falta. Izan ere, semearen futbol partida bat ikustera joatekoa zen, baina ez zen agertu. Orduan hasi ziren larritzen senitartekoak.
Duela urtebete inguru arte J.M.M. izan zuen bikotekide, eta Aiegin (Nafarroa) bizi izan zen harekin. Harremana etetean Lizarrara joan zen bizitzera. Gizonak urruntzeko agindua zuen. Hain zuzen ere, larunbatean hautsi egin zuen agindu hori, eta atzo atxilotu egin zuten. Gizonaren etxea ere miatu zuten Aiegin.
Gizartea
Desagertutako emakume baten bila dabiltza Lizarran, eta haren bikotekide ohia atxilotu egin dute
Urruntze agindua apurtzea leporatzen diote gizonezkoari. 51 urteko emakumea larunbat goizetik falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu