Euripean abiatu da mobilizazioa, 12:00etan, Kontxako erlojuetatik, eta Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili ostean, Sarriegi plazan amaitu dute. Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatuta egin dute manifestazioa, Europa hegoaldeko beste hainbat hiritan ere kalera atera baitira gaur, turistifikazioaren aurka protesta egitera.
Donostiako 50 eragile inguruk bat egin dute mobilizazioarekin, eta askotariko oihuak entzun dira ibilbide osoan: etxebizitzaren negozioaren, espekulazioaren, turismo hazkunde etengabearen eta Altzako Auditz Akular eremuko hirigintza garapenaren aurkakoak, besteak beste.
Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitza-n
Desazkunde turistikoaren alde egin dute Donostian, «bertan bizi ahal izateko»
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak deituta, dozenaka herritar manifestatu dira Donostian igande eguerdian, turistifikazioaren aurka, 'Bertan bizi nahi dugu! Stop turistifikazioa!' lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu