Die Linkek itxaropena agertu du alderdi berriaren inguruan

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Stefan Liebich Alemaniako Bundestageko legebiltzarkide eta Die Linke ezkerreko alderdiko nazioarteko batzordeko kideak itxaropena agertu du ezker abertzaleak sortu asmo duen alderdi berriaren inguruan. «Alderdia prozesu demokratiko baten emaitza da, eta, indar politiko guztien parte-hartzearekin, Euskal Herriko gatazkaren konponbide demokratikorako oinarria izan liteke». Gogora ekarri du alde bakarreko erabakian indarkeria behin betiko uzteko eskatu zaiola ETAri. «Espainiako Estatuak aukera baliatu beharko luke eta neurri berean jokatu; hots, eskubide zibil eta politikoak bermatu eta parte hartze legezkoa ahalbidetu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.