Politika

Dimisioa aurkeztu du Angel Bao Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendariak

Javier Madrazo Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarteko Gaietako sailburuak eta biek elkarrekin zuten "adostasun politikoa eta konfiantza" galdu dela eta, kargua utzi du Angel Bao Gizarte Ongizateko zuzendariak. Gizarte eragileei gutun baten bidez eman die Baok erabakiaren berri.

2004ko abenduaren 16a
16:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizarte eragileei igorri dien gutunak gaurko data dauka, baina Baok idatzian agertzen duenez, joan den astean aurkeztu zion dimisioa Javier Madrazo sailburuari. Arrazoi nagusi bat eman du erabaki hori hartzeko: Madrazok eta bidek elkarrenganako zuten konfiantza eta adostasun politikoa galdu egin dutela.

"Izendatua izan nintzenean konfiantza eta adostasun politiko handia zegoen; orain, berriz, biak galdu dira, eta horregatik uste dut zuzenena dela, besterik gabe, norbere lanera eta lanbidera itzultzea pentsatuz beste norbait norbera baino hobeto moldatuko dela herritarren ongizatean eragina izan dezakeen ardura publiko hau eramaten. Nolanahi ere, nire iritziz, lan publikoa pertsonalismoen eta 'eguneroko politikaren' gainetik dago, eta horregatik ez dut nahi faktore horiek inolako eraginik izatea lan eta ardura publikoan", esaten du, hitzez hitz, Baoren idatziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.