Paco Etxeberria. Auzitegi medikua

«DNA lortzeko arazorik ez dago; emaitzak zailtasunik gabe aterako dituzte»

GORKA RUBIO / FOKU.
2020ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Zaldibarko auziko lanetan ez egon arren, gertutik segitzen ari da Paco Etxeberria (Beasain, Gipuzkoa, 1957) auzitegi medikua. Haren ustez, ez da arazorik izango gorpuak identifikatzeko.

Zenbat denbora behar du DNA lortzeko prozedurak?

Hiru edo lau egun eskatzen ditu, erraz. Aurkitutakoa neurtu egin behar da, argazkiak atera eta dokumentatu. Gero, auzitegi medikuek hezur zati bat mozten dute, eta lagin moduan erabiltzen da laborategian. Senideei hartutako laginen analisiekin alderatzen da topatutakoa, eta hori neurtzen da. Analisi horrek %99,9 baino gehiagoko ziurtasuna ematen du.

Zazpi hilabete igaro izanak oztopatzen du ikerketa?

Ez. Oso denbora gutxi pasatu da, eta DNA lortzeko ez da arazorik. Zabortegiko suteek ez zuten indar nahikorik gorpuak errausteko. Laborategiak badu ikerketa egiteko akreditazioa, eta emaitzak zailtasunik gabe aterako dituzte. Hezur bakar batekin pertsona bat identifika daiteke, eta, aurkitutakoarekin, arazorik gabe identifika daitezke gorpuak.

Gorpuak desegin daitezke denborarekin?

Inolaz ere ez. Desegiteko, lurrak azido asko behar du, edo 30 urtetik gora igaro behar dira, baina ez da inoiz guztiz desegiten. Denborarekin kaltetu daitezke, baina oraingoan ez du astirik eman. Itsasoan, mareekin, hezur eta hondakinak mugituko lirateke, eta posible litzateke ezer ez topatzea, baina, zabor artean harrapatuta,ez dira mugituko. Arropak ere inguruan azalduko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.