Irudia. Donostia
                        
            
        DOMINA BEGOÑA URROZEN FAMILIARI
    Donostiako Udalak urrezko domina eman zien atzo Begoña Urroz zenaren senideei. Eraso batean hil zuten Urroz, 22 hilabete zituela, Donostiako Amara auzoko geltokian, 1960an, bonba batekin. Udaleko osoko bilkurak erabaki zuen domina ematea haren familiari, eta Juan Karlos Izagirre alkateak atzo eman zien. Urrozen ama, ahizpa eta neba izan ziren ekitaldian. Espainiako Gobernuak ETAk hildakotzat du Urroz, baina egindako ikerketa askok DRIL taldeari leporatu diote erasoa.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            