Espainiako erregea Euskal Herrian

Donostia 2016k ukatu du Espainiako erregeari ongietorria ematen dioten kartelak beraiek jarriak direla

Donostiako hainbat txokotan agertu dira kartelak, besteak beste, Katalunia plazan eta Kursaalaren parean.

Espainiako erregeari ongietorria ematen dioten kartelak agertu dira Donostian. BERRIA
2016ko ekainaren 15a
17:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostiralean helduko dira Donostiara Espainiako errege-erreginak, Donostia 2016k antolatutako 1516-2016. Bake-itunak erakusketa inauguratzera. Bisitak berak baino harridura gehiago eragin dute, ordea, hirian agertutako kartelek.

Borboikoari ongietorria ematen dion kartela ageri den markesinaren beste aldean, berriz, hauxe ikus daiteke:

Kultur hiriburutzako prentsa arduradunei galdetuta, baina, berretsi dute kartelok ez dituztela beraiek jarri eta ez dakitela nork zabaldu dituen. "Oso erraza da gure zigilua erabiltzea kartelak faltsutzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.