Donostia eta Irun arteko AHT abiadura handiko trena atzeratuko dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu Ana Oregik. Gaur Baionan izan da portua bisitatzen, eta azaldu du Espainiako Estatuak ez duela Donostia eta Lapurdiko tartea finantzatzeko asmorik; horregatik, Espainiako Gobernuarekin harremanetan daude.
Jaurlaritzak, beraz, hasierako asmoekin jarraitzen duela jakinarazi du. Atzeratu egingo den arren, gaur egun dagoen trenbidea berritzeko asmoa azaldu du Oregik. "Ez da konponbide ideala, baina gaur egungo egoera kontuan izanik, ez dugu beste aukerarik". Europako zabaltasunera egokitzeko hirugarren erraila egin nahi dute. Nabarmendu du proiektua ez dagoela "lurperatuta", baizik eta "atzeratuta".