Donostiako alkateak onartu du autobus geltokia «txiki» gelditu dela, eta handitzea aurreikusi du

Eneko Goia Gipuzkoako hiriburuko alkateak adierazi du mugikortasuna izanen dela hiriaren erronka nagusietako bat.

Eneko Goia, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Eneko Goia, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2025eko irailaren 18a
09:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eneko Goia Donostiako alkateak onartu du Gipuzkoako hiriburuko autobus geltokia «txiki» gelditu dela, eta, hortaz, aurreikusten du handitu egin beharko dela. Atzo egin zituen adierazpen horiek, Diario Vasco hedabideak eta Rural Kutxak antolatutako foro batean. 

Datozen urteetan Donostiak izanen dituen erronkez mintzatu zen, eta hor kokatu zuen mugikortasunaren «iraultza». Are, «Topo berria eraikitzea» eta «abiadura handiko trenaren geltokiaren obrak bukatzea» nabarmendu zituen. Bestalde, onartu zuen hamar urteren ondoren autobus geltokia «txiki» gelditu dela, eta handitzea aurreikusten dutela, geltoki berrirantz. Dena dela, ez zuen ezer ziurtatu: «Adifek ez du nahi izaten bere lekuak besteekin partekatzea», erran zuen.

Etxebizitza da, Goiaren irudiko, hiriburuaren bertze erronka nagusietako bat. Esplikatu zuenez, etxebizitzaren krisiari aurre egiteko Donostiako Udalak eta inguruko herrietakoek elkarrekin lan egin behar dute. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.