Gizartea

Donostiako tiroketan zauritutako ustezko lapurra hil egin da

56 urteko gizona da hildakoa. Amara auzoko Felipe IV.a kaleko Caixaren egoitzan izan da gertaera. Ertzain bat zauritu egin da.

2012ko uztailaren 9a
18:02
Entzun

Donostiako banketxe batean gertatu den tiroketa baten ondorioz balaz zauritu den ustezko lapurra hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. 56 urteko gizonezkoa da hildakoa, espainiarra, iturri haren arabera. Amara auzoan izan da gertaera, 14:00ak aldera. Tiroketa berean ertzain bat zauritu egin da —37 urteko gizonezkoa—, eta erietxean dago.

Herrizaingo Sailak dio armak zituzten bi lagun Felipe IV.a kaleko Caixaren sukurtsalean lapurreta egiten saiatu direla. Ertzaintza azaldu denean, tiroketa gertatu da bi aldeen artean eta, ustezko lapurretako bat eta ertzain bat zauritu egin dira. Polizia balen aurkako txalekoak babestu du.

Beste lapurra atxilotu egin du Ertzaintzak. 63 urteko gizonezkoa da, gipuzkoarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.