Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen asteazkenean, abuztuaren 6an, Donostiako Altza auzoan, hainbat adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta. Atxilotua biharamunean eraman zuten instrukzioko epailearen aurrera, ostegunean, eta hark behin-behinenean espetxeratzeko agindua eman zuen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, uztailaren hasieran ekin zioten ikerketari: salaketa baten harira, sexu askatasunaren aurkako ustezko delitu baten eta harekin lotutako beste delitu batzuen berri izan zuen Poliziak.
Ertzaintzaren Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat unitatek koordinatuta lan egin dute gizona identifikatu eta lokalizatu ahal izateko, eta, azkenean, asteazkenean atxilotu zuten, eta haren etxea miatu.