Dufauk «norabide berean» segitu nahi du Parisen

Ontzat jo du EH Baiko diputatu gisa Frantziako Asanblean egin duen lehen urtea. Laborantza lurrak zaintzeko lege egitasmoan jarri du arreta.

Peio Dufau EHBaiko diputatua, Miarritzen. BERRIA
Peio Dufau EHBaiko diputatua, Miarritzen. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
Biarritz
2025eko ekainaren 30a
18:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Urte bat, eta sinbolo bat baino gehiago. Miarritzeko (Lapurdi) Atalaian egin du Peio Dufau EH Baiko diputatuak Frantziako Asanblean iragan duen lehen urtearen balorazioa. Haren gibelean, itsasoa, Parisen diren ur mugituak irudikatzeko. Eta urrunean, itsasargia; orain arteko norabide berean segituko duela errateko. 

«Edozein momentutan irits daiteke asanblearen desegitea», Dufauren hitzetan. Baina hark argi du orain arte bezala lan egiten segituko duela, Colette Capdevielle eta Iñaki Etxaniz Ipar Euskal Herriko beste bi diputatuekin batera elkarlanean, eta lurraldeko eragileekin sintonian. 

Urtebetean 11 galdera egin ditu asanblean, 63 zuzenketa proposatu ditu, eta 72 lege proposamen izenpetu ditu beste batzuekin batera. Horrez gain, 192 ordu eman ditu bere hautesbarrutian izan dituen mota guzietako bilkuretan. Eta badira Paris eta Donibane Lohizune artean trenean eman dituen orduak ere: 521 denera.

Kontent agertu da orain arte egin duen lanarekin, eta bereziki azpimarratu du laborantza lurrak zaintzeko lege egitasmoa. «Salmenta espekulatiboak eragoztea» du helburu, eta martxoan lehen onespena eman zioten Frantziako Asanblean. Senatuaren esku geldituko da ondoko hilabeteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.