Gaur egin dute Sarek antolatu duen hirugarren bizikleta itzuliaren bigarren etapa, eta 80 lagun inguruk hartu dute parte. Gaurko ibilbidea Urduñan (Bizkaia) hasi dute, eta Durangon (Bizkaia) amaitu dute, ekitaldi bat eginez.
Bego Atxaren hitzartzearen zati bat Durangoko ekitaldia. Bukatu da gaurko etapa.
— Sare #IzanBidea ↗︠(@sare_herritarra) July 24, 2020
Bihar 9:00etan Basauriko espetxetik Bilbora egingo dugu azken etapa. #Izanbideapic.twitter.com/r1th3PEdTf
Gaurko etapa «euskal preso eta iheslarien etxerako prozesua gauzatzen hasteko salbuespen neurriak gainditu eta urratsak egiteko ordua dela» aldarrikatzeko erabili dute. Dinamikan egiten ari diren kilometroak «etxerako bidea ez ezik elkarbizitza eta bakerako bidea» eraikitzeko eta «euskal preso eta iheslarien auziari ere behin betiko aterabidea emateko» direla adierazi dute.
Atzo hasi zuten Izan Bidea egitasmoaren barruan antolatutako ekinaldi hori, Lekunberritik (Nafarroa) Hernanira (Gipuzkoa). Bihar egingo dute itzuliaren azkeneko etapa, Basauriko espetxetik Bilbora (Bizkaia).
Iurretatik pasa gara #IzanBideapic.twitter.com/FeiDjw48BU
— Sare #IzanBidea ↗︠(@sare_herritarra) July 24, 2020