Hauteskundeak

EAE-ANV: "Gure helburua ez da inoren ordezkoa izatea"

Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztuko dira, "sentsibilitate politiko guztiek parte hartu behar dutelako".

2007ko apirilaren 26a
17:31
Entzun
"Gure helburua ez da beste alderdi politiko inoren jarraipena edo ordezkoa izatea". Hala esan dute gaur EAE-ANV alderdikoek Barakaldon (Bizkaia) eman dute prentsaurrekoan. Ikusmin handia sortu du hautagaitzak aurkeztu dituztela-eta. "EAE-ANV 1930ean sortu zen, 1977an legeztatua izan zen, eta gure proiektuarekin, ideiekin, irizpideekin eta estatutuekin leial izaten segitzen dugu".

Kepa Bereziartua pesidenteak eta Antxon Gomez idazkari nagusiak eman dute prentsaurrekoa. Hain zuzen, agiri bat leitu dute, gazteleraz eta euskaraz. Ez dute kazetarien galderarik onartu.

"Askatasun politikoa eraso larriak" jasotzen ari delako aurkeztuko dira maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan EAE-ANVkoak. "Sentsibilitate politiko guztiek demokrazian parte hartu behar dute, irizpide baztertezina da hori". Hala, Espainiako Alderdien Legea kritikatu dute, "ez duelako izaera demokratikoa".

Euren alderdia "erabat legezkoa eta aktiboa" dela esan dute Bereziartuak eta Gomezek. "Azkeneko 30 urtean ez da auzibide juridikorik zabaldu gure kontra, ezta Espainiako Gobernuan PP egon zenean ere. Baina gure alderdiaren kontra nabarmen gezurretan ari dira orain".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.