EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du euskara eskakizunengatik Bizkaiko Foru Aldundiaren deialdi bat bertan behera uzteko erabakia

Bilboko epaitegi batek bertan behera utzi zuen GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen deialdi bat, euskara eskakizuna «gehiegizkoa» zelakoan.

ELAk eta LABek euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako oldarraldia salatzeko egindako mobilizazio bat, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
ELAk eta LABek euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako oldarraldia salatzeko egindako mobilizazio bat, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
14789412 kepa
2026ko azaroaren 3a
08:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Epaileek beste urrats bat egin dute lan deialdi publikoetako euskara eskakizunen aurkako oldarraldian. 2025eko amaieran, Bilboko epaitegi batek bertan behera utzi zuen GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen deialdi bat, gizarte integrazioko goi mailako hogei teknikariena, euskara eskakizuna «gehiegizkoa» zelakoan; orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du ebazpen hori, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez du asmorik helegitea aurkezteko, Espainiako Auzitegi Gorenean. El Correo egunkariaren arabera, beste deialdi bat egingo dute.

Gizarte integrazioko goi mailako hogei teknikari postu atera zituzten lehiaketa publikora, eta haietatik 18tan, C1 profila eskatzen zuten. Lanpostuen %90 ziren horiek, baina, EAEko Auzitegi Nagusiaren iritziz, legeak ezartzen duen indizea da aplikatu daitekeen gehienekoa: %46,47 kasu honetan. Euskara eskakizun horrek hautagai erdaldunak «baztertzen» zituen, ebazpenaren arabera. Zortzi hautagaik aurkeztu zuten lan deialdi publikoaren kontrako helegitea.

Zera gehitu dute magistratuek: «Gizarte integrazioko teknikariaren lanbidearen ezaugarria dela pertsona kalteberei laguntzeko lanak egitea, eta kolektibo horietan euskararen erabilera oso txikia dela, gaztelaniaren aldean».

Foru iturriek argitu dute ez dutela Espainiako Auzitegi Gorenera joko, «ildo bereko beste erabaki judizial batzuk» daudelako. Horregatik, deialdia aldi baterako eten zuten iazko apirilean. Iturri berberek zehaztu dutenez, asmoa da beste bat egitea, oinarriak epaiak ezarritakora egokituz.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA