Josu Jon Imazek irakurri duen oharrean diotenez, "bakegintza gero eta hurbilago sentitzen duen gizarteak nekez ulertu dezake berehalakoan itxaro omen duen bake-bidea eta eraso terroristen etengabeko indarkeriaren arteko amila".
EAJk "elkartasunik sendoena" adierazi die, "estortsioa, mehatxuak eta erasoak" jasan dituztenei. Beraien iritzian, "euskal ekonomi-esparruaren" zeregina zera da: "gizarte honen aurrerapauso eta garapena". Beraz, ETAri eskatu diote "estortsio, xantaia eta mehatxuak" egiteari uzteko.
Politika
EAJ: "Anoetako proposamenaren eta ETAk prozesua jagoteko duen gurariaren arteko kontraesana nabaria da"
EAJren EBB Euzkadi Buru Batzarrak bilera egin du gaur ETAk azkenaldian egin dituen atentatuez hitz egiteko. Joan zen larunbatean Irurako 'Angulas Aginaga' enpresak jarritako lehergailuarekin "etengabeko mehatxu eta eraso andanari jarraitu dio ETAk", EAJren iritzian. Ezker abertzalearen "interlokuzio politikoaren funtzioa indar armatuak berak behin eta berriz gutxiesten" duela azpimarratu dute, eta beraien iritzian, gero eta begi bistakoagoa da "Anoetako adierazpena eta ETAk prozesua jagoteko duen gurariaren arteko kontraesana".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu