EAJk eta PSE-EEk lehen kontaktua izan dute

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
EAJren eta PSE-EEren ordezkaritzek lehenengo bilera izan dute, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletan eta aldundietan gobernu hitzarmen bat lortzeko asmoz. Andoni Ortuzar EAJrenEBBren presidentea izan da jeltzaleen ordezkaritzako burua, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, berriz, sozialistena.

Sabin Etxean (Bilbo) egindako lehen bilera horretan, bi aldeek aztertu dute ea aukerarik dagoen gobernu hitzarmena izenpetzeko. Datorren astean berriro batzartuko dira.

EAJk zein PSE-EEk argi azaldu dute haien asmoa dela aurreko legegintzaldian sinatu zutenaren moduko beste akordio bat erdiestea. EAJren EBBk borondate hori berretsi zuen joan den astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!