Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu duen Soziometroan azaltzen denez, EAJ izango litzateke garaile Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo balira. 28 ordezkari ditu orain, eta 29 izango lituzke bozak eginez gero. EAJk irabazitakoa Elkarrekin Podemosek galduko luke.
Soziometroaren arabera, orain arteko legebiltzarkide kopuruari eutsiko liekete EH Bilduk (hemezortzi), PSE-EEk (bederatzi) eta PPk (bederatzi).
Herrialdeka, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gailenduko litzateke EAJ, eta hiruretan izango litzateke bigarren EH Bildu. Ordezkari kopuruari dagokionez, Araban berdinduta leudeke PP eta EH Bildu, baina koalizio subiranistak PPk baino boto estimazio handiagoa du.
Urriaren 24tik 30era bitartean egin zituzten inkestak, eta 2.295 pertsona elkarrizketatu zituzten guztira: 504 Araban, 1.091 Bizkaian eta 700 Gipuzkoan.