azpiegiTURAK

EAJk Loiuko aireportua handitzeko eskatu du

2011ko ekainaren 29a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko parlamentariak Loiuko aireportua handitzeko eskatu du gaur Madrilen, estatuaren egoerari buruzko saioan. EAJk hamabost mozio sartu ditu, eta hura da bat, "proiektu estrategikoa" dela iritzita. Espainiako Gobernuak eskaera onartuko duelakoan dago Esteban, 2012ko aurrekontuetan diru poltsa jarrita.

Loiukoa da Euskal Herriko bost aireportuetatik handiena. Iaz bisitarietan %6,4ko hazkundea izan zuela 2009arekiko, eta 3.888.000 bisitari eduki zituen denera. Miarritzekoak 989.00 bisitari izan zituen (-%2,2), Noaingoak 291.000 (-%13,2), Hondarribikoak 286.000 (-%9,3) eta Forondakoak 42.000 (+%5,4).

Gobernuari trenbide lokalen eskumena Eusko Jaurlaritzari igortzeko ere eskatu dio EAJk. Baita mailegu, banku eta aseguruen eskumena ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.