POLITIKA

EAk, ezker abertzaleak eta Alternatibak elkarlanean aritzeko bidea zabaldu dute

Independentisten arteko akordio estrategikorako proposamenaren inguruan bilera egin dute hiru indarrek gaur arratsaldean Bilbon, eta ontzat jo dute bilkura.

2010eko uztailaren 21a
19:32
Entzun 00:00:0000:00:00
EAko eta ezker abertzaleko ordezkariak eta Alternatibakoekin bildu dira gaur arratsaldean, Euskaldunako itunaren inguruan hitz egiteko. EAk eta ezker abertzaleak egindako independentisten arteko akordio proposamena izan dute mahai gainean, eta horren inguruan Alternatibak dituen proposamenak ere aztertu dituzte.

Hiru indarretako kideak bat etorri dira "Euskal Herriko ezkerreko indar progesistak batuko dituen mugimendu soberanista bat" sortzeko premia dagoela nabarmentzerakoan. Mugimendu horrek "herri honen eskubide nazional eta sozialen erreferente" izan behar duela gaineratu dute, eta "Euskal Estatu independiente, progresista eta ezkertiarraren oinarriak" ezarri beharko dituela.

Horrez gain, orain arte elkarrekin egin dituzten ekimenak ontzat jo dituzte EAk, ezker abertzaleak eta Alternatibak, eta etorkizunean elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.