EAko Lorena Lopez de Lacallek AFEko presidente izaten jarraitu nahi du

Berrogei bat alderdik osatzen dute Europako Parlamentuko AFE Europako Aliantza Askea koalizioa.

Lorena Lopez de Lacalle. SAREAK
Lorena Lopez de Lacalle. SAREAK
xabier martin
2025eko maiatzaren 5a
11:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Alkartasunak bere hautagaitza aurkeztu du EFA Europako Aliantza Askea koalizioko zuzendaritzarako. EAko Nazioarteko Politikako idazkari Lorena Lopez de Lacalle da EFAko presidentea, eta Europako Batasunaren aldeko koalizio horretako buru jarraitzeko aurkeztu du haren izena berriro alderdi abertzaleak. EFAk maiatzaren 8tik 10era egingo du batzar nagusia, Naoneden (Bretainia), Hitz egitea existitzea da lelopean.

EAk uste du «seguruenera» EAFko zuzendaritzan jarraituko duela. 1999an sortu zuten Europako koalizio hori, eta, gaur egun, 40 bat alderdik osatzen dute Europako Parlamentuan: nazionalistak, eskualdeen aldekoak eta autonomia zaleak. «Herrien autodeterminazio eskubidea defendatzen dute, giza eskubideak, eta hizkuntza eta kultura aniztasuna».

Europa bidezkoago bat

Lopez de Lacalle hautagaiak azpimarratu du EAFren DNA dela «tokiko ekintza, nazionalitate bakoitzak egina, baina ahaztu gabe ikuspuntu globala eta europazalea». EAko kideak berriro izan nahi du AFEko presidentea, uste duelako «Europa bidezkoago bat» posible dela. Lopez de Lacalle sinetsita dago, AFE osatzen duten nazioen ezaugarriak ikusita, «aldaketa» koalizio horren eskutik soilik etor daitekeela, «eta ez estatu handien bidetik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.