EAren Nazio Batzarra gaur bilduko da, hauteskunde primarioez hitz egiteko
GASTEIZ. Eusko Alkartasunaren Nazio Batzarrak bilera bat egingo du gaur, besteak beste idazkari nagusia aukeratzeko hauteskunde primarioen inguruan hitz egiteko. Gero, barne bozak antolatuko dituen batzordeak bildu behar du, eta hark ezarri beharko ditu hauteskundeen data, prozedura eta abar. EAk uztailaren 19an erabaki zuen irailaren 16aren aurretik abiatu beharko litzatekeela primarioen prozesua.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu