Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarria du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hurrengo hauteskundeak 2009ko martxoan izango direla, esan gabe justu zer domekan izango diren, eta gaur Ezker Batuak (EB) ohartarazi du ez jartzeko martxoaren 8an. "Izan ere, Emakumearen Nazioarteko Eguna da hori eta, hor jarriz gero hauteskundeak, emakume taldeen aurkako eraso nabarmena izango da", adierazi du EBko Presidentziak. "Emakumeen eskubideen deuseztea eta haien adierazpen askatasunaren kontrakoa litzateke erabaki hori".
Emakumearen Nazioarteko Egunak EAEko hauteskundeen "adinako garrantzia" duela iruditzen zaio EBri, eta martxoaren 8an emakumeen aldeko aldarrikapenak baino ez direla egin behar uste du.
Politika
EBk Ibarretxeri esan dio hauteskundeak ez jartzeko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna izateagatik
Jaurlaritzako lehendakariak iragarria du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bozak 2009ko martxoko igande batean izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu