Eduardo Maura ez da primarioetara aurkeztuko
BILBO. Eduardo Maura EAEko Ahal Dugu-ren Politika idazkaria eta legebiltzarkidea ez da aurkeztuko alderdiaren zuzendaritza berria aukeratzeko hauteskunde primarioetara. Ahal Dugu-ren sorreran parte hartu zuen, eta bi urtez aritu da legebiltzarkide gisa. Legegintzaldia amaitu arte jarraituko du zeregin horretan. «Intentsitate handiko urteak izan dira», Maurak esan duenez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu