Ahal Dugu

Eduardo Santosek utzi egingo du Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia

2017tik da alderdiko idazkari nagusi, Laura Perezi lekua hartu zionetik. Zuzendaritza berriari lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkiolako aurreratuko ditu primarioak urri amaierara edo azaro hasierara.

jarraia186702.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko irailaren 10a
12:57
Entzun

Gaur goizean jakinarazi du Eduardo Santosek Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusia utziko duela. Alderdiak primarioak egingo ditu udazkenean —urri amaieran edo azaro hasieran, azaldu duenez—, eta bertan aukeratuko litzateke haren ordezkoa. Primarioen deialdia zortzi hilabete aurreratu da, alderdiaren estatutuen arabera lau urtean behin berritu behar baita gidaritza. Santosek azaldu duenez, denbora gehiago eta lanerako baldintza hobeak utzi nahi dizkio zuzendaritza berriari. 2017tik dago karguan, Laura Perez aurreko idazkari nagusiaren lekua hartu zuenetik.

“Nafarroako Ahal Dugu-n garai berri bat zabaldu behar da ahal bezain lasterren; ideologikoki indartu beharra daukagu gizarteak aurrez aurre dituen erronkei aurre egiteko”, esan du Santosek goizeko agerraldian. Gogotsu dagoen jendeari lekua utzi nahi diola esan du, eta ziklo politikoen aldaketek pertsonei ere eragiten diela: “Konpromiso etikoaren barruan sartzen da, baita ere, pertsonok ez dugula gure karguetan betikotu behar”.

Azaldu duenez, Ahal Dugu “aldaketaren bermea” izan da Nafarroan, eta egun parte diren koalizio gobernuan “eroso” dagoela nabarmendu: “Gure iritzia errespetatzen da, eta lorpen sozialak eskuratzeko gure ekarpenak aintzat hartzen dira”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.