Egibarrek «nekez» ikusten du koalizioan gobernatzea

EH Bilduk dio «zaila» izango dela EAJrekin itun orokor bat egitea, baina ez «unean uneko akordioak» lortzea

Erredakzioa
2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJk Jaurlaritza bere kabuz osatzeko aukera indarra hartuz doa egunez egun. Oposizioko alderdiekin negoziatzen ari dira oraindik jeltzaleak, bainaJaurlaritza koalizioan osatzea gero eta zailagoa dirudi. Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak adierazi du aukera guztiak zabalik daudela, bainabere alderdiak beste batekin gobernatzea «nekez» ikusten duela, koalizioan gobernatzeak «asko» eskatzenduelako. EH Bilduren, PSE-EEren eta PPren ibilbide politikoa eta egoera kontuan hartutik, «oso zail» ikusten du Egibarrek koalizio bat osatzea, horrek «elkar ulertze handia eta intimitate politikoa» eskatzen duelako. «Koalizioa osatzea ez dago erabat baztertuta, baina tira, badugu eskarmentua negoziatzen», adierazi du.

Gobernabidea berma dezaketen akordioak lortzen saiatzen ari dira jeltzaleak, eta taldeen erantzunen zain daude. Akordioak lortzeko proposamena «ondorio guztiekin» egin die EAJk taldeei, «gizartearen mesedetan» jardun nahi dutelako, Egibarren esanetan. «Baliteke baten batek pentsatzea ez dela ona EAJrekin akordioak lortzea, eta alderdi jeltzaleari utzi nahi dio bakarrik gobernatzeko erabakia, guk beste inoren beharrik beharko ez bagenu bezala», adierazi du.

Egibar sinetsita dago euskal gizarteak akordioak behar dituela. Akordioak askotarikoak izan daitezke, EAEko erakundeen egitura kontuan izanda, «ardurak nahiko banatuta daudelako», EAJkoaren arabera. Legebiltzarrean «unean uneko» itunak lortzea edo elkarlanean aritzea ez du baztertzen EAJk. Bere helburuetako bat erakunde guztien aurrekontuak aurreraateratzea da, eta Egibarrek uste du taldeek ez dietela muzin egingo «egonkortasuna» lortzeko akordioei.

Astelehenean EH Bildurekin batzartu zen EAJ, eta Egibarren iritziz, koalizioak «nolabaiteko bertigoa» dio akordioak lortzeari.

Urizarrentzat ere, «zaila»

Pello Urizar EH Bilduko hautetsiak adierazi du «zaila» izango dela EAJrekin akordio orokor bat lortzea eta koalizio gobernu bat osatzea. Hala ere, posible ikusten du «unean uneko akordioak» erdiestea. Argitu duenez, desadostasunik handienak arlo sozio-ekonomikoan dituzte bi aldeek. Urizarrek errazago ikusten du bakegintza eta normalizazio politikoari eta burujabetzari buruzko gaietan ados jartzea.

Akordio orokorra lortzea zaila den arren, hitz egiten jarraitzea ezinbestekotzat jo du EH Bildukoak, eta akordioak egiteko aukera dagoen eremuetan lan egiteko deia egin dio EAJri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.