Emakumeen aurkako indarkeria

Egin dituzte Aintzane Garairen hiletak, Barrikan

Aintzane Garai lanbakadaz hilda agertutako neska gaztearen hileta elizkizunak egin dituzte, Garairen herrian, Barrikan (Bizkaia). Garai baten haren mutil-lagun izandako 24 urteko M.H.B.k atxilotuta jarraitzen du, Gernikako (Bizkaia) Ertzaintzaren polizia etxean.

2005eko urriaren 19a
19:45
Entzun 00:00:0000:00:00
72 orduko epea dute ertzainek M.H.B. epailearengana eraman aurretik atxilotuta edukitzeko; astelehen arratsean atxilotu zuten.

Garairen gorpuari egindako autopsiaren lehen emaitzak atzo jakin ziren. Besteak beste, 26 urteko neska gaztea hainbat labankada jaso ondoren odolustuta hil zela egiaztatu du. Sexu erasorik jasan zuen ez dago oraindik erabat argi, autopsiaren lehen arrastoek halako zerbait erakusten badute ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.