EH Baik ez du boto kontsignarik eman bozen bigarren itzuliari begira

Sozialistekin dituzten «ezberdintasunak» ikusirik, ezin izan dute eskuina «erorarazteko» kontsignarik eman

EH Bai koalizioko hautagaiak, Anita Lopepe, Peio Etxeberri-Aintzart eta Laurence Hardouin, atzoko agerraldian. BOB EDME.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
«Teorian, naturaltasunez nahi genuke kontsigna bat eman eskuina erorarazteko, baina ezin dugu, Alderdi Sozialistarengatik; hark gaitu oztopatzen bide horretan». Horra EH Baiko hautagaiek eta ordezkoek atzo Baionan eman mezua. Beraz, ez dute boz kontsignarik emanen Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulira begira. Erabaki hori jakinarazi zuten atzo Baionan egin prentsaurrekoan, Laurence Hardouin, Anita Lopepe eta Peio Etxeberri-Aintzart hiru hautagaiek, ondoan zituztela ordezkoak.

Argi daukate eskuinaren eta haien artean «amildegi» bat daukatela, bai gizarte proiektuari begira, baina baita Euskal Herrian egin galdeei begira ere. Gogoan dute Michele Alliot-Mariek ukan «joera errepresiboa», Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren adibidea dutela, besteak beste. Baina, hala eta guztiz ere, nahiz jakin UMPren eta Alderdi Sozialistaren proiektua «ezberdinak» direla, ezin izan dute sozialisten alde bozkatzera deitu, bi arrazoirengatik. Batetik, Alderdi Sozialistaren gizarte egitasmoaEH Baik duenetik «biziki urrun delako»; eta, bestetik, Euskal Herritik egin galdeei begira «ukazioan» jarraitzen dutelako. Gatazkaren konponketara begira Frantziako Barne ministroak egin adierazpenak, euskal lurralde elkargoari begira duten desadostasuna eta sozialistak AHT egitasmoaren defendatzaile sutsuak izatea, adibideak ez dituzte eskas bien arteko ezberdintasuna azaltzeko.

«Gerorako diputatu bat pertsonalki engaiatzea ez zaigu nahikoa; alderdien idatzizko konpromisoa nahi dugu», Hardouinen hitzetan.

Alderdiaren jarrera galdatuz

Horretarako, hemezortzi galderaz osaturiko galdeketa bat eman diete alderdiei, non «bai» ala «ez» erantzun beharra daukaten eskaera bakoitzari. Araudi bereziko lurralde elkargo baten aldeko lege proposamena eginen ote duten, hizkuntza gutxituen ko-ofizialtasunaren alde ariko ote diren, preso eta errefuxiatuei begira Herrira plataformak egin aldarrikapenekin bat egiten al duten, Jon Anzaren heriotzaren inguruan inkesta parlamentario bat irekiko ote duten eta Aieteko konferentzian finkatu neurriak bideratzeko konpromisoa hartuko ote duten galdetua zaie. Horrez gain, gizarte ereduari begira, EH Baik kanpainan egin proposamenekin bat egiten ote duten ere eskatua zaie.

Erantzukizuna Alderdi Sozialistaren esku utzi zuen Etxeberri-Aintzartek: «Gure arteko ezberdintasunak dakartzan problema pisuei begira, haien jarrera moldatu behar dute, azkenean, Ipar Euskal Herrian ere eskuinak gal dezan». Lehen itzulian, ezkerreko abertzaleen koalizioak 11.518 boto eskuratu zituen, Ipar Euskal Herriko hirugarren indar politiko bihurtuta. Emaitza horiez «poztu» dira hautagaiak, eta kanpainan parte hartu zuten militanteei eta boto-emaileei eskerrak eman zizkieten atzo.

EAJk ere galdera eginik

Euskal lurralde elkargoaren eskaria legebiltzarrean defenditzeko konpromisoa hartuko ote duten galdatu die EAJk ere bigarren itzulirako hautagaiei. Iritzi pertsonalaz gain, alderdiaren jarrera argia eskatu dute. EAJk 1.445 boto eskuratu ditu lehen itzulian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.