EH Bairen alde egin dute dozenaka hautagai abertzale ohik

«Gaur EH Bairi boza ematea, bihar Euskal Herria azkarragoa izatea da» esan dute 72 hautagai ohik

Jenofa Berhokoirigoin.
Uztaritze
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Hautagai edota hautetsi abertzale izandako 45 bat lagunek egin zuten prentsaurrekoa atzo Uztaritzen (Lapurdi), EH Bai zerrendari haien sostengua adierazteko. «Gaur EH Bai bozkatzea, bihar Euskal Herria azkarragoa izatea da» erranez, koalizioaren alde bozkatzeko deia egin zuten. Guztira, 72 hautagai abertzale izandakoek dute mezu horrekin bat egiten.

Abertzaleen bozek «garaian ez bazuten indar askorik», gaur egun «presio handia» dutela azaldu zuen Peio Iralurrek. Hori islatu nahi izan zuten atzo, iragana lotuz orainari eta geroari begira jarriz. Itxaropentsu agertu ziren geroari begira, batez ere, Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berria ikusiz, «dudarik ez delako bide horrek oraino fruitu gehiago ekarriko duela».

Eta euskararen ofizialtasuna?

Bestalde, euskararen ofizialtasunari begira zein iritzi duten galdetu die Euskararen Kontseiluak kantonamenduetako hauteskundeetara aurkezten diren 18 hautagaiei. Nahiz aurka ez hitz egin, guztiek ez dute argiki aldeko jarrera agertu. Iritziak biltzen dituen bideoa ikusdaiteke Interneten, berria.info edo http:/www. youtube.com/watch?v=ANHz-1AoWDM loturetan klikatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.