EH Bildu: "Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da"

BERRIAren diru laguntzen murrizketei inguruan galdetuko dio koalizioak Urkullu lehendakariari.

edurne begiristain
2014ko urriaren 21a
11:59
Entzun

EH Bilduk gogor salatu du Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideei diru laguntzak emateko irizpideak aldatu eta BERRIAri 210.000 euro gutxiago emateko hartutako erabakia. Estitxu Breñas eta Xabier Isasi legebiltzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Jaurlaritzaren erabakia aztertzeko. “Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da”, salatu dute. Koaliziokideen ustez, BERRIAk inoizko murrizketarik handiena izateak erakusten du Jaurlaritzaren agendan euskara ez dela “gai estrategikoa”. Haien irudiko, erabakiarekin BERRIAren aurkako “auzi berri bat” zabaldu egin du Jaurlaritzak.

Horiek hala, EH Bilduko legebiltzarkideek iragarri dute Iñigo Urkullu lehendakariari gaiaren inguruan galdetuko diotela Legebiltzarreko hurrengo osoko bilkuran: “Jakin nahi dugu lehendakariak zer egingo duen euskarazko hedabideak laguntzeko eta sustatzeko”.

Bideoa: EH Bilduren agerraldia (EH Bildu):

[youtube]http://youtu.be/u8c2n2v4udY[/youtube]
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.