Ordoñezen hilketaren urteurrena

EH Bildu ez da joango Ordoñezen omenezko ekitaldira, familiak hala eskatuta

Hildako zinegotziaren senitartekoek Donostiako Alkatetzari adierazi diote EH Bilduren presentzia ez zela «ongi etorria» izango

PPko buruak, atzo, Donostian, Ordoñezi buruzko erakusketaren inaugurazioan. ANDONI CANELLADA - FOKU
gotzon hermosilla
2020ko urtarrilaren 24a
12:19
Entzun

EH Bilduk iragarri du ez dela egongo Gregorio Ordoñezen hilketaren 25. urteurrena dela eta Donostiako Udalak antolaturiko ekitaldian. Adierazi dutenez, Ordoñezen senitartekoek esan zioten Donostiako Alkatetzari EH Bilduren presentzia ez zela «ongi etorria» izango ekitaldian, eta hala jakinarazi zien Alkatetzak EH Bilduko zinegotziei. «Beste batzuetan bezala, gure presentzia familiak ondo hartzen ez duenez, eta bere eskariari erantzunez, EH Bilduk ekitaldi honetan ez parte hartzeko erabakia hartu du», azaldu dute.

EH Bilduk adierazi du askotan geratu dela agerian «gatazkaren biktima guztiak aitortzeko eta erreparatzeko borondatea», eta, horregatik, omenezko ekitaldi guztietan parte hartu ohi dutela «errespetuz eta inklusibitatez». «Gure helburua, betiere, baldintza politiko eta sozial berriak sortzea izan da, aurrera egitea eta bakearen eta bizikidetza demokratikoaren eraikuntzan sakontzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.