Espainiako inbestidura

EH Bildu ez da "oztopo" izango PSOE-UPren gobernuak "agenda demokratizatzailea" badu

Otegik esan duenez, Espainiako Gobernuak apustua balu murrizketa sozialei aurre egiteko eta «gatazka politikoak konpontzeko», EH Bildu prest legoke «aukera bat» emateko.

2019ko abenduaren 11
11:43
Entzun

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du bere taldea ez litzatekeela «oztopo bat» izango PSOEk eta UPk Espainiako Gobernua osatzeko, baldin eta haiek «agenda demokratizatzailea» izango balute legealdirako. «Ez da nahikoa estetikoki fronte popularreko gobernu bat egotea. Aurre egin behar die estatuaren erreforma autoritario bat nahi duten sektoreei, konpromisoa agertu behar du agenda demokratizatzaile batekin, eta, horrela izan ahal bada edo aukera bat sortzen bada, ez gara oztopo bat izango», adierazi du Otegik, Radio Euskadiko elkarrizketa batean. Murrizketa sozialei aurre egiteko eta «gatazka politikoak konpontzeko» apustua balu gobernuak, EH Bildu prest legoke «aukera bat» emateko.

PSOE hizketan ari da ERCrekin. EH Bilduk eta ERCk aliantza politiko bat hitzartua dute, baina Otegik dio bere taldearen jarrera «autonomoa» dela. Gainera, azaldu du PSOErekin «edozer gauza» gerta daitekeela; Otegiren arabera, enpresarien presioa dela-eta Ciudadanosekin akordioa egiten saiatzea, adibidez. «Dudarik gabe, horren aurka agertuko gara». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.