EH Bilduk bere hautagai nagusiak aurkeztu ditu

2023ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUÑEA. Arabako, Bizkaiko etaGipuzkoako ahaldungai nagusiak, Nafarroako presidentegaia, eta lau lurraldeetako hiriburuetako alkategaiak batu ditu EH Bilduk Iruñean. Bost emakume eta hiru gizon: koalizio subiranistako koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegirekin bildu dira zortziak.

Otegik nabarmendu du pertsona «konprometituak» direla EH Bilduren «sor-marka», eta, bestalde, Euskal Herriaren «pizkundea» bideratuko duen lantalde gisa aurkeztu ditu maiatzeko bozetarako hautagai nagusiak.

«Bada garaia monotonia eta asperdura atzean utzi, eta eraberritzearen eta denontzat etorkizun hobeago bat eraikitzearen alde lan egiteko», esan du Otegik, eta gehitu EH Bildu dela norabide hori hartzeko «alternatiba bakarra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!